es eu

komunikazioa eta iritzia

Video 'Zentzua eta Iraunkortasuna' nazioarteko proiektuaren aurkezpena

 

'Zentzua eta Iraunkortasuna' nazioarteko proiektuaren aurkezpena

Argazkiak
Eu

'Zentzua eta Iraunkortasuna' nazioarteko proiektuaren aurkezpena

2012(e)ko Martxoak 07

Arte garaikidearen itzal handiko hamar egilek (estatukoak eta nazioartekoak), munduan oihartzun handiko bermatutako ibilbidea dutenek, ‘Zentzua eta iraunkortasuna’ ekimena garatuko dute aurten, hau da, naturaren, lurraldearen eta esfera publikoaren gaineko esku-hartze artistiko espezifikoen nazioarteko proiektua, Urdaibaiarten bildurikoa. Bi ekimen horiek Fundación 2012 Fundazioak antolatzen ditu 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimenaren barruan. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko zuzendari eta Fundación 2012 Fundazioko idazkari Mikel Toral, Fundación 2012 Fundazioko gerente Pello Gutiérrez, eta aparteko arte-erakusketa horren koordinatzaile Alberto Sánchez Balmisa jaunek aurkeztu dute.
Urdaibaiarte ekimen artistikoari ‘Paisaia kritikoen Nazioarteko II. Topaketarekin’ emango zaio hasiera, eta ondoren honako ekimen hauek gauzatuko dira: ‘Zentzua eta Iraunkortasuna’, ‘Urdaibaiarte ON’ eta ‘Artea, Memoria eta Demokraziari buruzko Nazioarteko Kongresua. Picasso-ren Gernikatik gaur egunera arte’. Ekimen horrek kulturaren eta sormen artistikoaren munduari proposatzen die indarkeriari, bere jatorriei eta ondorioei buruzko begirada kritikoa eta argigarria izan dezatela, etorkizun berriak irudikatzeko eta, horrela, bizikidetza eta gizartearen aurrerapena onbideratzen laguntzeko arteek duten gaitasuna aldarrikatuz.
2012 Euskadik ‘Zentzua eta iraunkortasuna’ ekimenean eragin duen filosofiak gonbidatutako abangoardiako hamar artista ospetsuek datozen hilabeteetan aurkeztuko dituzten proiektuen formak hartuko ditu. Artistek, eskualdeko pertsona ospetsuekin eta biztanleekin egiten ari diren bisiten, ibilbideen eta elkarrizketen bitartez Urdaibairen ingurune fisikoari eta sozialari buruz eskuratzen ari diren jakintzari esker, komunitate bat sortu eta eratu nahi dute (betiere beren lanen kokaguneko giza baliabideak eta baliabide materialak ahalik eta gehien inplikatzeko ahalegina eginez), esperientzien eta zalantzaz beteriko antimonumentuen komunitate bat, elkarrizketa eragingo duena norbanakoa bere alderdirik humanoenarekin bat eginez.
Beraz, helburua zera da, proposamenak hartuko dituen testuingurua errespetatzen duten profil txikiko esku-hartze gisa hartzen diren hainbat proposamen artistiko espezifiko garatzeko proiektuan parte hartu duten arte garaikidearen hamar egile ospetsuen lanean bildutako ahalmen etiko eta kritikoak sustatzeko nahia laburbiltzea.
‘Zentzua eta iraunkortasuna’, artearen, naturaren, pentsamenduaren, lurraldearen eta herritarren arteko aliantza gisa pentsatuta dagoenaren helburua, proiektuaren koordinatzaile Alberto Sánchez Balmisa jaunak berak esan duenez, honako hau da: “produkzio estetiko kritiko batzuk (zentzua) proposatzea, errealitatearen eta munduaren gaineko beste ideia batekin, hau da, kapitala oinarri hartuta, sentiberatasunaren ohiko zatiketei jarraitzen ez dien ideiarekin bat egitera gonbidatzen duten produkzioak izanik (iraunkortasuna)”.
Lehenengo esplorazio-lanak iazko azaroan hasi ziren, baina uztailera arte ez dira sumatzen eta gauzatzen hasiko Urdaibain proiektaturiko esku-hartze artistikoak. Aurretik, gonbidatutako artistek garatutako proiektuak aztertuko dira eta proiektu horiek kokatuko diren tokira egokituko dira.
‘Zentzua eta Iraunkortasuna’ ekimenaz gain, beste hiru ekimen hauek osatzen dute Urdaibaiarteren programazioa:
‘Paisaia Kritikoak II’ Kritikarea taldearen proiektua da (UPV-EHU), Arteari, naturari, esfera publikoari eta pentsamenduari buruzko garrantzi handiko gogoeta zientifikoa egitea proposatzen duena.
‘Urdaibaiarte ON’ ekimenak tokiko artisten erakusketa bat bilduko du, eta artista horiek kanpokoen begiradaren eta bertakoen begiradaren arteko derrigorrezko elkarrizketa osatuko dute. Horrez gain, erakusketa Urdaibaiko Biosferaren Erreserban jartzeko filosofiak horko habitatak duen interes berezia aitortzeari erantzuten dio, baita 2012 Euskadik Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren oroitzapen izateari ere. Izan ere, gerra-ekintza anker hura, Arteari esker, Picasso-ren Gernikari esker, gaur egun mundu osoko ikono bihurtu da ankerkeriaren aurka eta funtsezko bideetako bat erakusten du: faxismoaren bonben aurka, Artea eta Kultura. Haren itzala gaur egunera arte iritsi da, eta ondorengo eragin horren gainean jardungo du Urdaibaiarteren laugarren proposamenak: ‘Artea, Memoria eta Demokraziari buruzko Nazioarteko Kongresua. Picasso-ren Guernicatik gaur egunera arte’ deiturikoak. Proposamen horrek ‘Guernicaren’ arrastoa aztertuko du aditu ospetsuen eskutik, bai lan horrek ondorengo artean izan duen proiekzioari dagokionez, bai egungo gizartearen ideia demokratikoen eta eskubide zibilen gainean duen eraginari dagokionez.

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkina idatzi