es eu

komunikazioa eta iritzia

Video ‘Zentzua eta Iraunkortasuna’ proiektuaren kokalekuak aurkezpena, Urdaibaien munduko artista garaikide ospetsuenetako 10 artisten esku-hartze artistikoak jasotzen dituen proiektua izanik

 

‘Zentzua eta Iraunkortasuna’ proiektuaren kokalekuak aurkezpena, Urdaibaien munduko artista garaikide ospetsuenetako 10 artisten esku-hartze artistikoak jasotzen dituen proiektua izanik

Argazkiak
Eu

‘Zentzua eta Iraunkortasuna’ proiektuaren kokalekuak aurkezpena, Urdaibaien munduko artista garaikide ospetsuenetako 10 artisten esku-hartze artistikoak jasotzen dituen proiektua izanik

2012(e)ko Ekainak 29

• Hainbat sortzaile beren diseinuak amaitzear daude Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatzeko, hala nola: Liam Gillick, Oscar Tuazon, Gunilla Klingberg, Maider López, Renata Lucas, Carlos Irijalba, Pieter Vermeersch, Lara Almarcegui, Rafael Lozano-Hemmer eta Haegue Yang.

Fundación 2012 Fundazioa Eusko Jaurlaritzak sortu zuen ‘Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen’ garapena kudeatzeko, ‘Zentzua eta Iraunkortasuna’ erakusketa artistikoa osatzen duten arte garaikideko instalazioak jendaurrean jarriko diren Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren hainbat udalerritako kokaleku naturalak nahiz hiri barrukoak aurkeztu ditu prentsaurreko batean. Proiektu hori uztailean inauguratuko da, eta munduko artista garaikide ospetsuenetako 10ek parte hartuko dute.
Urdaibaiko Biosferaren Erreserbarako modu espezifikoan garatutako arte garaikideko lanen kokalekuen aurkezpena Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburuorde Antonio Riveraren, Fundación 2012 Fundazioko gerente Pello Gutierrez jaunaren, eta ‘Zentzua eta Iraunkortasuna' erakusketako komisario Alberto Sánchez Balmisa jaunaren esku egon da.

Antonio Rivera sailburuordeak adierazi duenez, “‘Zentzua eta Iraunkortasuna' izeneko ekimen artistikoa kulturaren eta sormen artistikoaren munduari proposatzen die indarkeriari, bere jatorriei eta ondorioei buruzko begirada kritikoa eta argigarria izan dezatela, etorkizun berriak irudikatzeko eta, horrela, bizikidetza eta gizartearen aurrerapena onbideratzen laguntzeko arteek duten gaitasuna aldarrikatuz”.

‘Zentzua eta Iraunkortasuna’ proiektuan bildutako esku-hartze artistiko espezifikoak jendearentzat zabalik egongo dira uztailaren 21etik irailaren 23ra bitarte Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako hainbat kokalekutan, eta ibilbide bermatua duten arte garaikideko eta eragin handiko hamar egileren ekarpenak izango dituzte, hala nola Maider López (Donostia), Liam Gillick (Erresuma Batua) Carlos Irijalba (Iruña), Gunilla Klingberg (Suedia), Rafael Lozano-Hemmer (Mexiko), Renata Lucas (Brasil), Oscar Tuazon (AEB), Lara Almarcegui (Zaragoza), Pieter Vermeersch (Belgika) eta Haegue Yang (Hego Korea).

Artista bakoitzak proposatutako obren kokapen zehatzak honako hauek dira:

- Gunilla Klingberg: Lagako Hondartza, Ibarrangelua.
- Haegue Yang: Andrabideko harrobia, Gautegiz-Arteaga.
- Oscar Tuazon: Atxarreko San Pedroko ermitarako igoera Garteizko eta Akordako auzoetatik, Ibarrangelua.
- Liam Gillick: Astrako Fabrika, Gernika-Lumo.
- Pieter Vermeersch: Industrialdea, Gernika-Lumo.
- Renata Lucas: Santa Klara kalea, Gernika-Lumo.
- Lara Almarcegui: Kare Labe zaharrak, Foruako Atxondoa auzoa.
- Carlos Irijalba: Paresiko Errepublikako eskola zaharrak, Busturia.
- Rafael Lozano-Hemmer: Madariaga dorrea, Busturia.
- Maider López: Oka ibaiaren ezkerraldeko hainbat kokaleku.

Artistek, eskualdeko pertsona ospetsuekin eta biztanleekin egiten ari diren bisiten, ibilbideen eta elkarrizketen bitartez Urdaibairen ingurune fisikoari eta sozialari buruz eskuratzen ari diren jakintzari esker, komunitate bat sortu eta eratu nahi dute (betiere beren lanen kokaguneko giza baliabideak eta baliabide materialak ahalik eta gehien inplikatzeko ahalegina eginez), esperientzien eta zalantzaz beteriko antimonumentuen komunitate bat, elkarrizketa eragingo duena norbanakoa bere alderdirik humanoenarekin bat eginez. Beraz, helburua zera da, proposamenak hartuko dituen testuingurua errespetatzen duten profil txikiko esku-hartze gisa hartzen diren hainbat proposamen artistiko espezifiko garatzeko proiektuan parte hartu duten arte garaikidearen hamar egile ospetsuen lanean bildutako ahalmen etiko eta kritikoak sustatzeko nahia laburbiltzea.

Erakusketako komisario Alberto Sánchez Balmisak adierazi duenez, “Zentzua eta iraunkortasuna, artearen, naturaren, pentsamenduaren, lurraldearen eta herritarren arteko aliantza gisa pentsatu da, eta produkzio estetiko kritiko batzuk (zentzua) proposatu nahi ditu, errealitatearen eta munduaren gaineko beste ideia batekin, hau da, kapitala oinarri hartuta, sentiberatasunaren ohiko zatiketei jarraitzen ez dien ideiarekin bat egitera gonbidatzen duten produkzioak izanik (iraunkortasuna)”. Horretaz gain, azpimarratu duenez, “partaide bakoitzak esku-hartze artistiko bat proposatu du, non bere artelanak (beren interesak jakintza sortzaileak eta egileak diren aldetik) Urdaibain ikusi duten gizarte, kultura, hiri eta politika-testuinguruarekin busti diren”.

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkina idatzi